A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SONETO BAT EGIDAZU
|
HAIZE LARANJA Castillo Suarez , 2000
Udaberriak abandonatu duen haize laranja dabil. Zakar guztiak barreiatu ditu zarata monotono batez; karrikak jende gutxirekin gelditu dira, leihoak gainezka. Nor sartu ote zaigu gurean? Nork utzi digu berritasun hori guztia apaletan pilaturik? Nik gutun mingarriak idazten ikusi nuen, garaipena agerian uzten duten horiek, hari ez baitio haize laranjak beldurrik ematen. Gutunak idazteari ekingo diot nik ere badakidalako erantzunik jasoko ez dudala; «ezezaguna» boligrafo gorriz idatzirik bueltatuko dizkidate erbeste eskari sekretuak. Nondik ote dator haize laranja itogarri hori?
© Castillo Suarez |
|