A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

SONETO BAT EGIDAZU
      (2000)

NEURE BURUA
      (2000)

ZU ZARA
      (2000)

HAIZE LARANJA
      (2000)

POEMAK IDAZTEA
      (2004)

BIKOTEAK MUSUKA
      (2004)

KONTRAESANA
      (2004)

EGIA
      (2006)

SABAIAK
      (2006)

ARNASA HARTU
      (2006)

ZATITUA
      (2006)

  literaturaren zubitegia  

 

DENON HISTORIA

        Castillo Suarez , 2004

 

 

Edozein egunetan

ezkondu eginen da

bera baino hogei urte zaharragoko

batekin,

maitasun demografikoa praktikan jarrita.

Ezkondu eginen da

ezin duelako fotokopiadora usaina gehiago jasan.

Eta era desberdin batean izanen da zorigaiztoko

gune komertzial guztiek denda berberak izanagatik,

mundua gero eta handiagoa delako

aspaldiko mamuak

berriz ikusi ahal izateko.

 

Mundua gero eta handiagoa da

denon historia kontatu ahal izateko.

 

© Castillo Suarez    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko