A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SONETO BAT EGIDAZU
|
ARNASA HARTU Castillo Suarez , 2006
Nahiago dut zalantzekin ez bizitzea zu biriketan igerian edukitzea baino. Zure izena ozenki esan, eta opariak korreoz gehiago ez bidali. Baina begiratzen dizut: ez duzu ezer esaten. Orduan, iruditzen zait ihesi zoazela, heldu beharko nizukeela besoetatik larrialdi-simulakro honetan. Bular iletsu baten gainean geratzen naiz lotan, ordea. Nire adina bikoiztu egiten da horrela. Esan, nire beldur zara?
© Castillo Suarez |
|