A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
URRUNGAITZA
|
BASOTAR BATEN KANTUA Emeterio Arrese , 1911
Itsasaldeko mendigain hau da haritz ta pagoz betea nere jauregi basakoia ta ni naiz emengo erregea; txakur ernai bat ondoren daukat arrotzen zankozalea, hori da nere lagun leiala, aizkora berriz legea.
Ni gaur bezela nere guraso zaharrak lehen hegatz ugaria dun arrano abilen antzera loki gabe beti-beti gailen jaiotzetik hil arte izan ziran hemen.
Behar bezela gorderik zintzo haien hobi zahar goitua harkaitz ondoko baso beltzean dadukat bizilekua; errezago da noski tontor hau indarrez neri kendua behin izan baino lehen ikustea tximistaz purrukatua.
Irrintz alai eginaz udara ta negu nere deadar hotsa mendiak maite du; ez da bere kolkoan, ez da, ez, -uju-ju!...— lagun detan ekaitza besterikan sartu.
Kopet ilundun arrotz ergela grina gaiztoaz panparroi oihu t' erronkaz inoiz bezela, a, gizajoa!, betor, bai; betor, eta nahiz ondoren izan uritar beste mil' etsai guzik batean ez dira nere erasoaren dina gai.
Betor, betor, ahal badu, betor honuntz gora txakur salatia ta ni gauden basora; baldin igoko balitz han luke lepora jaso t' eskuan zorrotz daukatan aizkora.
Hemen ez dago mendi gainean hor behean hainbat azari, hemen legeak gordetzen dira zelaian ez bezin garbi; neguak ere jazten baditu elurlumaz txuri-txuri, elur hau behean lohi bihurtzen da, goi hontan berriz iturri.
Gizon argi t' haundia bere ustez izanik zelaitarrak basoan ahal du zer eginik? Haritz lodi tartean inolaz oraindik makal enborra sortzen ez det ikusi nik.
Hor behealdeko gezur-zuloan dabilen etsai taldea ezin liteke izan behinere euskal mendien jabea; jakin bezate, jakin arrotzak hil arte beti nerea izango dala bai, errupola!, baso beltz eder maitea.
© Emeterio Arrese |
|