A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

URRUNGAITZA
      (1904)

BAKAR-EGOITZA
      (1905)

BASOTAR BATEN KANTUA
      (1911)

ORTZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)

      (1912)

AMERIKA
      (1913)

AGUR, EUZKADI
      (1924)

ETXALAR
      (1928)

KAIOAK
      (1928)

KE-BELARRA
      (1928)

ZER NAHI NUKEN
      (1928)

IBARREKO OLA
      (1930)

HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ
      (1945)

  literaturaren zubitegia  

 

NERE BASETXEAN

        Emeterio Arrese , 1928

 

 

Amesgileen pozkai ederraz alaitu naiz bat-batean

hegoaldetik enada bi gaur etorri zaizkidanean.

Goizetik hemen era gozatsu samurrez, isil antzean,

abegi on bat eskatzen daude txioka teilatupean.

 

-Txori maiteak: luzaro jardun, ez isildu, gogoz ari!

Zuen txiogaz amets eginda esnatu naiz olerkari.

Hegazale dan bihotz arin hau pizturik oso ta garbi,

goiz eder hontan egun argitzez lurtu zait oztin-txori.

 

Udaberriro zintzo datozkit joan arren udazkenean,

lagun hoberik arkitu ezin nere aterpe xaharrean;

enada polit hoiekin batez Saratxomendi gainean

burauste zakar ilunik gabe bizi naiz pake-pakean.

 

Mendian inoiz aldarte txarrik ez det izan... lasai nago,

aldi bat ezik bizitz osoa nahi nuke bertan irago.

Txindiz aberats ez banaiz ere pozez nor aberatsago?

atseginaren ezti jatorra han behean ez, hemen dago.

 

Elkarren etsai bizi dire-ta gauz onik ez uritarrak;

mendian beso zabalik daude haritz pago ta lizarrak;

iturritxoak biziro garden, eztitsu lili nabarrak,

eta goizero txioka nere teilatupeko maiztarrak.

 

        * * *

 

Txori maiteak: berriro jardun, ez isildu, lehiaz ari!

Zuen bitartez amets eginda esnatu naiz olerkari!

 

© Emeterio Arrese    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko