A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EGUNA EGONGELA EROSOA DENEAN
|
ESAIDAN... Gerardo Markuleta , 1999
Esaidan, zer nahi dun? Gaur gauean ez dun beldurrik. Hemen naukan. Etor hadi.
Ez dinat egiantzeko gezurrik esango. Gezur antzeko egiarik ere ez.
Joaneko txartela ez beteerik abiatu izan naun orain arteko egon-bidaietan.
Ez dinat zer galdurik, gordetzekorik ere ez. Ekartzan eskua, eta esaidan: Non da hire ura?
Bidezidorrak zuloz beterik; hutsaren hurrengoa, hutsa. Poliki joanik, akabera urrunago al da? Arin errerik, errautsa arinagoa beharbada?
Ez dinat gezurrik salduko, ez egiarik erosiko.
Egiantzeko gezurrak abian, gezur antzeko egiak gogoan. Berba zurrunen azpiko ahulezia, ele goxoen azpiko zuloak...
Noiz arte? Noraino?
Ekartzan eskua. Eta esaidan: Non da hire sua?
© Gerardo Markuleta |
|