A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EGUNA EGONGELA EROSOA DENEAN
|
TXORIKERIA Gerardo Markuleta , 2003
Badakit txorakeria dena, baina nora joaten dira txoriak gerraren sirena-hotsak hastean?
Badakit txikikeria dena, baina non uzten dituzte kumeak txoriek gerraren dunba-hotsak hastean?
Badakit pittinkeria dena, baina nongo argia bilatzen dute txoriek gerraren ilun-hotsak hastean?
Badakit txorikeria dena, baina nora joaten gara txoriok gerraren hil-hotsak hastean?
© Gerardo Markuleta |
|