A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ITAUN LUZEAK
|
DOSIA Juanra Madariaga , 2003
Egun batzuetan behar bezala bizitzeko dosia okertzen duzu eta zubietatik tristeziak jota begiratzen diezu ur azalean nabigatzen ari diren gutunazal, arrain, eta amodio itzuriezinaren latexari.
Dendetan sartzen zara damuaren perspektibaren kontrako azken antidotoaren bila, eta tabernetan komuneko ateetan jartzen dituzu izenak metxeroaren keaz.
Osasun zentroetan zure izena entzun arte itxaroten duzu, erradiologoaren begirada transparenteak zure hezurrak —bazenekien— irinezkoak direla adierazteko.
Hilerrietatik abiatzen zara bolietan dauden abizenei aurpegiak jartzera, asmatzera, curriculum vitae guztiak konplitzera, gorpuen dilatazioa entzutera.
Negar batean paratzen zara gero etxeko pasabideetan galduta, beste gorputzik gabe, hurrengo egunaren dosi perfektua zein izan daitekeen hausnartu nahian.
© Juanra Madariaga |
|