A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ITAUN LUZEAK
|
EROSI MAPA Juanra Madariaga , 2009
Bazterretako mapa geografikoa bidaia agentzia batean eros daiteke, tour ederra proposatuko dute desertu periferiakoetan barrena. Bakardadea, nork berea batu bideari ekiteko. Hegoaldera luzaturiko begirada galduak, arrotzak, okerrak, absurdoak, akastunak, denak dira horretan monumentu nazionalak.
Muturretako demonioek erreka magalak betetzen dituzte, txoriak joanak dira toki honetatik, British Airways, alfonbra koipetuak baino ez ditugu zapalduko, deslekuetako hizkuntza berri eta paraplegikoa darabilte biztanleek, arnasa hartzeko aparatuak ere zaharregiak dira funtzionamenduan.
Atrakzioa egongo da nonahi. Igo gure tranbiara eta ez duzue ordainduko hemisferio honetako bitakorako poemak irakurtzen ez badituzue. Barneratuko zaizkizuen zantzuen artean lirismo groteskoa, distortsioa, aseezintasuna, desoreka, zirriborroaren erreinua, poesiaren tentsioa aurki daitezke. Salgai daude orratzez zeharkaturiko hasperen bildumak.
© Juanra Madariaga |
|