A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ITAUN LUZEAK
|
KITATZEKO TENOREA Juanra Madariaga , 2009
Tigre guztien kolorea du zeruak, gezurra da hil behar dugulako hori, heriotza atari huts bat da.
Hirietako giltzak galdu zaizkizula diozu memoria galdu izan bazenu bezala, eta aterik, leihorik gabe ez dago bilatzerik.
Negutik dator gu barruan gauzkan trena eta ezin da azaldu bere hustasuna. Ez goaz hiria zeharkatzen duen automobilean.
Ez gara, zerbait arraroa hazi zaigu barruan. Amai dezagun, zainak moztuko ditugu. Zeuk dauzkazu aizto guztiak.
© Juanra Madariaga |
|