A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
INFINITUAREN ZATIAK
|
BIZIKLETA BAT EGINGO DUT ZURE IZENAREKIN Martin Etxeberria , 2005
bizikleta bat egingo dut zure izenarekin, Larraitz
guzti hau pasa, gauak arratsaren bidea topatu eta berriz oinez ibiltzen asmatzen dudanean
ez dakit zilborra hautsi gabe izango dudan ordurako
zure titiek esnea izango duten oraindik
arrainek kafea edaten ikasiko ote duten
edota zentzurik izango duen maite zaitudala esateak
baina horrela dira gauzak esaldi inozoz betetako bizitzan
oraingoz zure masailak alferrik bataiatzen jarraitu beharko dut fede gutxiz
mahatsari ardoa ukatuz
inork jan nahi ez duen platertxoko azken oliba sentituz
guzti hau pasatzen denean beharko du
bizikleta bar egingo dut zure izenarekin orduan eta poliki abiatuko naiz gauetik arratserako bidean
ibai bat egongo da bertan, txakolin zuriz egina
eta han topatuko zaitut beharbada, oinez,
bakarrik
eta uzten badidazu, gure patriketako harriak hartu eta lehen bezala ura borobila bihurtuko dugu
© Martin Etxeberria |
|