A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
INFINITUAREN ZATIAK
|
PENTSAMENDUAK NEGUKO LOREAK DIRA Martin Etxeberria , 2005
Aspaldi, elkarrekin ateratzen hasi ginen garai hartan, kartulina beltzean margotutako ipuin bat oparitu nizun zure urtebetetze egunean. Ipuin bat eta belarritako batzuk.
Kolore zuriko hitz itsatsiek eta zilarrezko paperez egindako balea batek osatzen zuten nire ipuina. Itsasoan galdu eta herrialde urrun batean printzesa bat topatzen zuen marinel bati buruzko ipuin inozo bat zen.
Baina gustatu egin zitzaizun. Eta negar egin zenuen era muxu bat eman zenidan. Eta horregatik, hurrengo egunean berriz idatzi nizun. Eta zuk negar egin zenuen berriz era muxu bat eman zenidan berriz. Eta horrela, nik idatzi era zuk negar egiten bost urte pasa dira.
Atzo, idazle alemaniar handi batek, Rilkek, esaten zuen hartaz gogoratu nintzen: berak jadanik ez zuela udaberririk behar lurraz maiteminduta jarraitzeko. Berdin maite zituela gereziondo loratuak zein baso orbelduak. Berdin aintzira izoztuak zein erreka kantariak.
Eta bat-batean, nik ere hori esan nahiko nukeela bururatu zait. Ez daukazula jadanik, hasieran bezala, inongo udaberrirekin ni harritzen egon beharrik. Maite zaitudala isil eta bare ere. Maite zaitudala negarrez era haserre ere.
Eta beharbada horregatik ezkondu garela neguan, hotza era euria egiten duen sasoi honetan.
Konturatu ez garelako. Orain dela bost urte elkar ezagutu genuenetik, gure artean, urtarorik ez dagoelako.
© Martin Etxeberria |
|