A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
IBAR EZKERRA
|
SABAKO ERREGINA Omar Nabarro , 2010
Behatz azalak more, oinak agirian, orkatiletan perlak, soin luzean praka zuri harizkoak eta likrazko jaka, Sabako erregina autobusaren zain.
Ilea leporaino luze, farfailak gingiletan, mp3a edo 4a belarrietan joka dance, house, reggae, indie, ala chill-outa? Sabako erregina lanera bidean.
Apaletan aukeran prezio merkean espezieak, tea, perfume usainak; doan haren irriak, zein eder ezpainak, Sabako erregina super merkatuan.
Kutxako ilaran ni, eta beste aldean bera, uniformean izena ageri da, oker ez banago, Anny G. Makeda: Sabako erregina, kajera lanean.
Beste esklabo bat ba, esklabo katean, begiz laztantzen dut goizean bezala eguna amaituta berriz dagoela Sabako erregina, autobusaren zain.
© Omar Nabarro |
|