A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
IBAR EZKERRA
|
USAINAK Omar Nabarro , 2010
Gomuten bidea dira usainak, ama. Aholan jatortaz amumarenak soloan barrena zintz eta zintz; kresalaren altzoan barriz dantzan dabilz umetako olgetenak datoz.
Orduan ez nekiana hil egingo zirana amuma eta umea.
Usainak, ama, gomuten bidea dira. Aholan jatortaz portuko eguzkitan arrain fabrikea, gasolinea, osabea eta katu kaleko gernuetan igartea mundua misterio zala artetan.
Orduan ez nekiana fabrikea itxiko ebena hil egingo zinana
Ama, usainak, gomuten bidea dira. Aholan jatortaz erropak eskeikeran neure eskuetan orduko zeureak; beti edo ia beti lixibearena behin edo behin amodioaren isuriena.
Orduan ez nekiana eskuetako usainatoko batzuk aittaren haziarenak zureakaz batera zirana.
Ama, gomuten bidea dira usainak. Aholan ba ezin dot plantxan egin lurrunak zure akordua ekarri barik; negarra etorten jat lixibea usaindueran eta amodioaren ostean be batzutan, ama.
© Omar Nabarro |
|