A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
IBAR EZKERRA
|
BILBAO MARITIME MUSEUM (2) Omar Nabarro , 2010
Lepoaren ingeniaritzak dituen misterioak: gurago ditut sujetadorearen uhal leun koloreko mehe soka antzekoek haragi hezurretan itsasontzietako aparailuen modukoak eraikitzen dituztenean ze eman dezagun Museoko kafetegiko barran zagozela iluntzez basoa esku batean zigarroa bestean niri lepoa emanda barrari eusten neure begiei erakusten non dagozen belak non haize-oihalak galdetzen legez zein kresal- edo haize-esku luzatu behar dizudan nire ahoak zure azal uretan nabiga dezan erdiesteko. Eta halako batean lepoa arteztu eta soketako bat bere lekura eroaten duzularik burua itzulita bertako portuetara jotzerik izango ez dudan haragialde baten promesa erakusten didazu alkandoraren botoi askeek iradokia ezein maparen premiarik ez duena eta bazoaz.
© Omar Nabarro |
|