A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ISPILURIK GABE DIHARDUT NIRE AURPEGIAREN BILA
|
BITTOR BAR EXPO Mikel Ibarguren , 2002
Antxetek zerua hartu dute agorril sargorian. Abiadura Handiko Trena iritsi da Hendaiako geltokira, ez da ordea inor ezagunik jaitsi, era nire eskuek zure gorputza dute ments.
Gaur ezberdin da dena; jaiotze-tasak gora eginagatik forentseek gorpuak pilatzen dituzte autopsiarako. Ez esan niri dena berdin denik.
Kontuarrak edalontziz beteriko ordu txikietan maitatua sentitu dut neure burua...
Berandu dela ohartuko gara belar-paretak denbora estaliko duen egunean. Min emango digute enaren hegaldi hurbilek eta Bidasoa gaina zeharkatzean zu hemen ez izateak.
Gaur ezberdin da dena; zabor biltzaileen kamioi horia etxe aurretik betiko tenorean pasa den arren, zu ez zaude. Zapi garbi bar bezala urratu da argia zeruertzean.
Maitatua sentitu dut neure burua kontuarrak edalontziz beteriko ordu txikietan...
© Mikel Ibarguren |
|