A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ISPILURIK GABE DIHARDUT NIRE AURPEGIAREN BILA
|
KAFE BELTZA Mikel Ibarguren , 2011
kafea eskatu dut Café de Paris-en (hutsa) eguzkia agindu omen dute arratsalderako (azukrerik ez otoi)
esne-hortzak erori zitzaizkidan garaira itzuli nahi nuke zurekin berriro behaztopatu berbaroak hutsik dauden honetan
zain naukazu azken trena joan zen geltokian ahazteak harrapatuko ez nauen esperantzan gertakizun diren alde ilun horietan ezpainka egingo dugu inoren epairik gabe guk hautatu norabideari jarraituz
eufemismorik gabe eseri eta kafea eskatu dut eguzki berri baten esperoan
© Mikel Ibarguren |
|