A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ISPILURIK GABE DIHARDUT NIRE AURPEGIAREN BILA
|
ITSASARGIA Mikel Ibarguren , 2011
horizontea zatitzen duen puntu kardinal bakoitzari so harrapatu nauzu goizaren kontra-leihoak zabaltzean bienvenue ŕ la cité de Ravel
adarrean kimua nola hala ernatu zait akordua gogoan hodei beltzen itzala ondoan dudala auzoak bilatzen ditut ganbara hustuen merkatuan vide-grenier dimanche matin
ikusmira hobeak eduki arren inork ez ditu lehenesten talaia hauek nor gabeko silueta grisak ikus daitezke kale kantoian hitz eske eta galtzadarrietako belarrak erauzi dituzten honetan errepide-mozketa amaitu dela diosku panoak merci de votre compréhension
Okineta kaletik oroimena itsasargi bat da gaur itzulika ari da gauaren erdian ez dugu iragarpen hoberik espero esango dute badela leku bat mapetan agertzen ez dena badela zeharkatu ez dugun biderik
soit dit en passant esango dute biharra dela elkar begiratzeko duten ispilua ekaitz guztien gordetegia dela zerua lurra dela argiloaren azken aterpea
eta gu egunsenti batetik bestera goaz elkar galtzeko beldurrez
© Mikel Ibarguren |
|