A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SEX-40
|
AHOTS EPELAREN BILA Paddy Rekalde , 2004
Kale zahar horretako lokutorioak itxura dotorerik ez badauka ere, ortzadarra ematen du ordu batzuetan, hara sartzen direnen larruazalen koloreengatik hara doazenen jantzien koloreengatik. Eta pentsatzen dut are koloretsuagoak direla telefonoaren bestaldean dauden parajeak, eta gorriagoak ezpainak, eta urdinagoak zeruak; eta minutu batzuez, behintzat, telefonoz bestaldeko ahotsak epeldu egingo die bihotz hotzitua.
Aurreko hirugarren pisuko gizonak mespretxuz begiratzen dio leihotik kale zahar horretako lokutoriotik sartu eta irten ohi den giza ortzadarrari, baina ez daki, edo ez du gogoratu nahi, bere aitak antzeko beste lokutorio batera jotzen zuela hilean behin edo birritan sorterriko parajeen berri izateko, baina, batez ere, giza ortzadarrak egiten duen bezala, bihotz hotzitua laztanduko zion ahots epelaren bila.
© Paddy Rekalde |
|