A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SEX-40
|
LITTLE ARRATIA KLUBEAN Paddy Rekalde , 2011
Literatura irakaslea harrituta geratu da txokora begira. horman jarritako idazleen argazkiei erreparatu die.
Europako hainbat hiritan ikusitakoa gogoratu zaio: literaturaren halako aldare gogoangarria, estimatua. Aurpegi guztiak erabat ezagunak bazaizkio ere izenez izen irakurri ditu argazki bakoitzaren oinak: Dylan Thomas, Truman Capote, Carson McCullers, Ernest Hemingway, Charles Bukowski, Brendan Behan, John O'Brien, Malcolm Lowry, Jack Kerouac eta gehiago.
Jesarri barik eta kafesnea zurrupadatxoetan edanez, haien lan esanguratsuenak errepasatu ditu banan-banan bere buruari azterketa antzeko bat eginez bezala. Eta amaitu ostean barrara bueltatu eta tabernariari diotso: —Eskertzekoa da literaturari halako gorazarrea egitea. Irakurtzea sustatu guran ala?
—Literaturari gorazarrea? Ez lagun, literaturari ez. Alkoholari egiten zioten ohoreagatik daude hor morroi horiek —soraio erantzun dio garbitzen ari den basotik begirada jaso barik.
© Paddy Rekalde |
|