A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SEX-40
|
LAZUNEN POZA Paddy Rekalde , 2011
Korronteek ekarritako dortoka ilun bat itsasadarrean gora errari doan buia izan liteke, baita portutik uretara jausitako fardel bat ere, edo Guggenheimek itsasadarrean jarritako artelan bat, modernoa, nonbait, edo postmodernoa, nahi baduzue; ur gainean dagoen jostailua ere izan litekeela pentsa dezake jendeak, barandatik begira
argazki kamerak zein telefono mugikorretakoak di-da batean jarriko lirateke lanean
salbamendurako zodiaka hurbiltzean lazun saldo bat ikusiko dute haren inguruan, saltoka eta itzulinguruka, marrazo txikiak bezala, eta kako luze batez ontzira gerturatzean ninirik gabeko begizuloak topatuko dituzte, musu desitxuratua, ezpainak eta mihia janda
giza gorpu beratua lazunen bazka
handik bost minutura, zodiaka oraindik desagertu barik, surf taula baten gainean marka ospetsu baten iragarkiak argazki kamera guztiak bereganatu ditu, ezin agudoago
lazunen poztasun berberaz
© Paddy Rekalde |
|