A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SEX-40
|
MAGGIE BERRIRO Paddy Rekalde , 2011
Atzetik hurbildu natzaio, astiro, ene eskuok bere gerrian, eta sujetadorea askatzeko eskatu dit, atzera begiratu barik
eskuok abandonatu dituzte bere mokorrak eta gora egin dute, astiro, bizkar biluzian gora, urduri, aurreneko aldia balitz bezala, edo azken aldia, nork daki
eta sujetadorea askatu diot, tiranteak jausi dira besoetara, begiak bildu ditut, itsu, adatsetara joan zaizkio ene ezpainak Klimten koadroetan bezala, eta ikara batean abiatu dira eskuok, astiro, haren besapeetatik bularretara, haragizko duna eder horien gainean loratzen diren marrubi gogor ilunetara
basamortu honetan bera da ene oasia
ikara batean sentitzen ditut atzamarrok ikara batean ene arnasa bere adatsetan, sumendia lehertzeko puntuan dago eta aspaldian izan nintzen nerabe haren moduan urduri nago berriz ere
© Paddy Rekalde |
|