A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
POEMA HIDRAULIKOA
|
KRETAN IDATZIA Igor Estankona , 1998
Zuon estatuak botatzen ahaleginduko gara beti baina horrek ez du esan nahi borondatez egiten dugunik. Gure hizkuntzan guduak beste era batera kontatzen dira eta ia beti irabazle atera ohi gara. Estua da gure hiria itsasertzean ahula gure flota baina badakigu ausartak izaten, badakigu gure hilobiak omentzen. Ez dio ardura nondik zatozten edo ze mezu dakarzuen. Gudu zelaia berdin bihurtuko da infernurik beroena denontzat. Horregatik bidali dizuegu mezulari hau papiro honekin.
Arrantza, garia eta dantza maite ditugu baina badakigu oinazea jasaten eta zabaltzen, zuon emazteak alargun utziko dituzue hona bazatozte zuotako bat soilik itzuliko da hemen ikusitakoa konta dezan bake garaian uzta zaintzen duten jainkoek armak hartuko dituzte eta sua eta ura amilduko dira. Zazpi ilargi iraungo ditu zigorrak. Erretira zaitezte. Sentitzen dugu baina ezin dugu txikiagoak izan, bestela historiaren galbahetik behera eroriko gara.
© Igor Estankona |
|