A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
POEMA HIDRAULIKOA
|
HILKETA IRUDIMENEAN Igor Estankona , 2009
Zure begiek honezkero badaukate bizitzaren zornea imanak honezkero badauka iparra zugan bizi dira beldurra eta esperantza zoramena larrutaldiak dutxan arratoiak ohean eta putzuen ikuskizuna ordokietan. Iritsi zara bertara, ez dago inor: forma bat uretan ez dena forma bat uretan ezpada gorpu zuri bat ez dagoena bizirik, ez dena usteltzen ikusezina dena zu bezala.
Maite zaitu, ea kontuan jausten zaren. Seinale bat behar duzu? Hemen daukazu: ardoa bere bularren artetik erortzen.
Begiak zabalik larrua jo zeniola gogoratzen duela diotsu samurtasunez diotsu uhal eta alkohol eta mehatxuen lehen egun hartan bezala samurtasunez diotsu bonba-autoaren atzeko eserlekuan bezala samurtasunez diotsu lorategian bezala, festaren ostean belar gainean etzanda, zigarroa ahoan aire epela, zer gehiago behar duzu? Zer gehiago?
Izter mehe gosetiak eta orbainak itzul zaitez, esaiozu behingoz: ez zarela bahiketaren egunean bezain zoriontsua izan sekula.
Biluzik, manta bat aldean, lupetza erlijio apur bat itsutasuna masokismoa argia labanak esan egin behar diozu izan dadila orain, izan dadila orain zuon hil-musuarekin masturbatu ahal izango gara besteok urteetan urteetan urteetan.
© Igor Estankona |
|