A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
POEMA HIDRAULIKOA
|
USTEZ MAITASUNA Igor Estankona , 2009
Eta hau da, diotenez, maitasuna, maitasuna dela diotena bizitzea ohituraz eta fanatismoz, larrutan egitea larruaren hutsunea igarriz, larrutan egitea obulua buruan, txakurrek bezala zeinak hiru egun dabiltzan errari usainaren xerka bidean umeek harrika hartzen dituzte eta autoek zapaltzen atzeko hankak , eta hau da, diotenez, maitasuna, haragia murgiltzea esne minduan, ziraun mutilatuak itsasbeheretan katigaturik linternekin joatea bizitzaren bila eta soilik aurkitzea tarratatutako oihalak, maitasunaren eta arbuioaren artean ateak jo arren jakitea zapaldutako mahatsa ez dela botilara helduko.
© Igor Estankona |
|