A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
POEMA HIDRAULIKOA
|
OZEN BARRURANTZA Igor Estankona , 2002
Beharbada ez orain, beharbada ez aurten, beharbada zati batean ez, baina egunen batean belauniko jarriko zarete ni nagoen bezala. Ez duzue inoren beldurrik izango, ez zarete inork derrigorturik egongo, gardena izango da zuon hitza barrurantza.
Beharbada ez orain, beharbada ez aurten, beharbada zati batean ez, baina egunen batean negar egingo duzue nik bezala. Zoriontsuak izango zarete «barka gaitzazue!» oihukatzen duzuen bitartean nik egiten dudan bezain ozen barrurantza.
Beharbada ez orain, beharbada ez aurten, baina bai: egunen batean «barka gaitzazue!» oihukatuko duzue, eta agian ez dizuete barkatuko.
© Igor Estankona |
|