A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
POEMA HIDRAULIKOA
|
LEIHO BAT ERDIREKITA Igor Estankona , 2002
Nire gainean jartzen zarenean betikoa eta iragankorra bereizteko gai diren olatuak altxatzen ditugu. Hori da gure batasunaren froga haragikoi eta era berean behinena. Ez naiz ezer sakralizatu-zalea, are gutxiago gerria hotzikarazko zetro baten antzera eusten dizuten esku bi hauek; baina aspaldi aukeratu nuen gaixotasuna zure ondoan, eta ia denbora guztian bakarra eta azkena bazina bezala maite bazaitut, utzidazu orain, momentu batez, hasierakoa eta zerrenda luze bateko lehena bazina bezala miresten.
© Igor Estankona |
|