A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
POEMA HIDRAULIKOA
|
IAZKO URTEBETEAK HASI DIRA USTELTZEN Igor Estankona , 2009
Alkandora malkoen urarekin plantxatzen. Negarrez udaberrian. Onartuz, emeki, dena. Zure buruari baimena emanez pentsamendu alaiak eduki ditzan.
Anputazioaren mina eta kimu berriak, egarriz hiltzen ari da iturria.
Kalea laburra, meharra eta iluna da, baina handik gora bakarrik daki bihotzak joaten.
Hiletetatik hartuz soilik loreak. Hiroshimatik hartuz gauza atseginak.
Iritsi zara, kanpoan eguzkia, inoiz ez bezala eta bidearen amaieran goroldioz estalitako harri baten gainean txindorraren hezetasuna.
Hark ez du migratzen, kantua da, kantua zuretzat.
© Igor Estankona |
|