A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
POEMA HIDRAULIKOA
|
NIRE LEKUA Igor Estankona , 2009
Nire lekua errekak udaberriko sagarrondo zuriak erdibitzen dituen lekuan hasten da, justu kontrola paratu duten bidegurutzean euren armak agertuz. Nire lekua da bidegurutze horretatik zelai-zelai jarraitzen duen belar-ahoen eta hautsezko bideen azalera hori guzti hori. Geratu egiten da une batez, denbora, bat egiten duten lekuan hitz hauek horko haitz horiekin iritsi arte amonalaren fardel zurien ezkutalekura. Nire lekua jaisten da gero pinu ustel baten azalaren pareraino eta sigi-saga hasten igelen meandroetatik, izarratutako gauetan. Nire lekua da zirkulu hori, baserrien artetik igaro eta ixten dena amets eta harri txokorren artean. Horrela nire lekua itzultzen da bere lekura, gazte bi behin eta berriz urperatu zituzten errekara, etengabe daramatzana urrun altzairuzko urak eta beste asmo batzuk.
© Igor Estankona |
|