A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAUR, BIHAR ETA ETZI
|
EZAGUTU ZENUEN Xabier Lete , 2008
Ezagutu zenuen deserrotzearen biluztasuna ere, hustasun erabatekoa itsasertz mirestuetatik betirako agurtzean...
mintzorik gabe, galbidean mutu, oinaze izugarririk ez zen orduan izan etsipen epela eta desatxekimendua baizik...
hiri eta karriken oroitzapenak ezin zintuen kontsolatu, eta dolua apaingarriz erabat husturiko lurralde antzua zen...
denboraren sarea zarpiltzen baitzihoan eta harekin zu desegiten urratsez urrats, kontakizunaren atal bakoitza ametsik ederrenen hondakin...
bazindoan, hori besterik ez eta ezerk, nehork ez zizun itxaroten.
© Xabier Lete |
|