A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAUR, BIHAR ETA ETZI
|
HIRI TTIPI HARTAKO GELTOKIAN Xabier Lete , 2008
Hiri ttipi hartako geltokian itxarongo dizut goizaldean, begiak erne, zentzuak esna, eta egun berriaren irteera dizut adieraziko eguzki gorriaren itsasorduan landak lanbroaren artetik dorre altuetan desziurtzen direlarik. Nahiz eta zuk, nekearen menpeko agian edo iragan urratu baten lausopean, soseguaren gunerik ez aurkitu mirarien erresuma berreskuratzeko. Urrundu zitzaigun denboraz arituko gara, ezarian, edo gogoeten hariak beste hilerri batetara eramanen gaitu. Gero egunek ilunabarreruntz jarraituko dute atsedenik gabeko lasterkan eta urteen joanean geltoki berdinean egonen natzaizu zain gure bidaiak hiri baten babeslekua aurkitu dezan azkenean.
© Xabier Lete |
|