A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAUR, BIHAR ETA ETZI
|
DENA ESKATU GENION Xabier Lete , 2008
Eskatu, dena eskatu genion bizitzari argia, gozamena, jakituria, paradisuetako hondartzetatik herbesteratuak izan ginen arte... baina trenek gauerdietan xixtuz iragarritako bidaia helmuga harrigarrietara egitean ni ere bidaiari izanen naiz bizidun ororen edalontzia hondarreraino hustuz... baina birlotua orain uneari, orduei urruneko hiri ederren itxaropenik gabe larrosen urrinaz oroitzen naiz eta gorputz jainkotuen erakartasunaz... hor jardin isila baratzondoaren ezkutuan etxearen ibilgune beti berrasmatuak oihan hezearen abaroa mendi hegaletan eta palmondoen itzalean dohain eta emaitzen ekialdeko itsasegiak... haruntz noakizue betirako, ametsen galbidetik adiskide maitatu gaur ia ahaztuok.
© Xabier Lete |
|