A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAUR, BIHAR ETA ETZI
|
HAIN GELDI, HAIN LEUN DOA Xabier Lete , 2008
Hain geldi, hain leun doa odolaren erretenetan zehar gaueko musiken urrikalmendu zauritua... maisuaren bisaia dakust asmamenean zorrotz Jainkoa gizonetatik desager ez zedin harmonia harrigarrienetan trabatua, arrena, goresmena, gurpena izpirituaren arnasean sagaratuak, zubi bat eraikiz sortzailea eta kreatuaren artean zerbait haratagokoa aldarrikatuz handia, maiestatez jantzia baina gure bihotz minduetatik hain hurbila, gizatasunaren barne-pleguetan malko garbitzaile bilakatuz eta jauzi eginez izate lurtarretatik infinitoetara, joan zirenetaz mintzo den eresi zorabiatu hori pena batek dirauenean erredimi ezina, musika goiarnastuen dardarrek gaituzte antzaldatzen gaur beste guztiaren arrastoa hutsean denean galtzen, Bach bakarrik handi, eta hartan duinago gu.
© Xabier Lete |
|