
|
|

anonimoa
Adema, Gratien, Zaldubi —1828-1907—
- XURIKO (1867)—Eia, hor, usu-usua,
- DEUS (1871)—Aise nik deusekin eginen tut bertsuak.
- BIBA REPUBLIKA! (1876)—Ebasle indartsua ez dela ohoina!
Agerre, Jose —1889—
- MAITA LEGEA, NOLA? (1959)—Sua gar egin dela dui-dui oarturik;
—Legez-maite ta sua ez nas inolarik, —Sugeldoz dirau suak xukunki bildurik.
Agirre, Eli, Agarel —1911-1935—
Ahamendaburu, Jakes —1961—
Alberdi, Mikel —1960—
- SHOPENHAUERREN TRISTURATIK (2011)—jada basoak soildu dira
jada hareak piztu ditu paisaia berriak harat, basamorturat, joango gara paisaia zahar honetan jarraituz gero denborak harrapatuko baikaitu bere xederan beharbada oraindik badugu aukera elurra mara-mara inoiz egingo ez duen lautadan pasio hau oihukatzeko baina ez dakit aukerak bukatu ez ote diren milaka suge beldurgarri daude gure zain hare gorriaren gainean
jada agian ¡non ez dugu lekurik izango jada elkarrenganako lilura ihesi doa sugeak gainean ditugu eta memoriaren pisuak nire bihotzean gernu-herdoilak sortu ditu eta zure laztanak bizi-beldurrez estali
- HISTORIAREN POZOINAK (2011)—orri batzuk ditut aurrean
Octavio Augusto, Ismael Kadare... Numantzia, Erroma, katakunbak... ez nator Erromatik han milaka batailaren oroitzapenak baina nik laztanak ditut gogoko batzuetan zuk emanak ezen erromatar inperioa jausiz gero urduritasuna sumatzen da Europan eta nire herriko hiletetara joaten den jendartean ere...
batailak Erroman eta Albania zaharra ez dago urruti eta hor ere antsietatea ezkon-bidaietan eta Sorian ahaztuak dira jadanik erromatarrek 70.000 soldadu behar izan omen zituztela Numantzia txikia suntsitzeko...
borrokak, odola, historia ustelduak boteretsuak herio-usainean eta nik gogoko ditut laztanak batailaren batek ihes egitea galarazten digun arte gozamenaren bideak gudetan agortu arte igurtziak ur gorrizko aintziretan zinkurin bihurtu arte
Aldai, Xabier —1975—
Aldamizetxebarria, Joan
- NARRAZ (2002)—zure begi gorriak itsuarazten dituen
Aleman, Gotzon —1953-1978—
Alkalde, Joseba —1955—
- BURUMUIN DERRAMEEN AROAN (1986)—ea noiz askatzen gaituen azaro loratsuak bere burdin adurrarekin
—gorde iezaidazu toki bat infernuko paradisuan
Ametzaga, Bingen —1901-1969—
Amuriza, Xabier —1941) —
Anasagasti, Pedro de —1920—
- EUSKERA (1980)—mingañak sua,
—sortuko sua.
Anselmi, Luigi —1954—
- EDAN-URRIA IZANIK (2000)—laztan ezti eta ele amultsuak...
—etxeen aurpegi larderiatsuak
- ANARKIA (2008)—Hastio dut sua, bazterrak oro erre ordez, bere burua, desio erreprimitu bat bezala, trabatzen eta gibelatzen duelarik.
- ZORIONTASUNA (2008)—hondartza irribarretsuak;
—harik eta azkenik hartxo itsuak
Apalategi, Manuel, Sabiaga —1901-1984—
- SUA (1955)—Eguzki suak kixkaltzen.
—"Sua! Sua!" hots egiten. —"Sua! Su da! Sua ganbaran!" —Ai sua, sua! Su gaizkilea!
Apalategi, Ur —1972—
- BILUZIRIK (1995)—Aldi berean hezurtsua, gihartsua,
Arana, Joakin, Loramendi —1907-1933—
Arano, Jon —1961—
Aresti, Gabriel —1933-1975—
Aristi, Pako —1963—
Arregi Diaz de Heredia, Rikardo —1958—
Arregi, Mikel —1948—
Arrese Beitia, Felipe —1841-1906—
Arrieta, Joxe Austin —1949—
Arrinda, Anastasio —1944—
Arruti, Antonio —1884-1919—
- OLA-GIZONA (1913)—Urolak ur txit indartsua;
—Izadiaren indar altsuak —Txukundu leike txara abartsua,
- ILLUNABARRA (1916)—Banua; zoli ziran begiak dauzkat lausuak,
—Aritza baño sendoagoa len neuzkan besuak. —Baña gizonak zoriontsuak egiaz dira
Artze, J. A. —1939—
Astiz, Iñigo —1985—
- ERRAUTSAK (2012)—han izan zineten beste edonon baino zoriontsuago
Atxaga, Bernardo —1951—
- HUTSALAK MY LOVE (1978)—Hutsalak my love zure zetazko galtzerdi distiratsuak,
- HAREA (1978)—Hareaz eginak desparadisuaren zutabeak.
—Hareaz eginak desparadisuaren zutabeak.
Azkue, Alex
Azkue, Eusebio Maria —1813-1873—
Azurmendi, Joxe —1941—
Azurmendi, Mikel —1942—
- AKILESEKIN ZEUSEN ATZETIK (1969)—Metroko itsuari franko sos bat bota nionean
—hontza jakintsuak —itsuari beste sos bat ematea zela onena
Babaki, Jean —1913—
- ILUNTZEA (1931)—lurra aldiz pausuan dago ilundurik.
Balentzia, Joakin —1947—
Barandiaran, Gotzon —1974—
Barandiaran, Iñigo —1964—
Barbier, Jean —1875-1931—
Baroja, Serafin —1840-1912—
- ARRATS IZUGARRIA! (1880)—isurtzen ote ziran sua ta odola.
—Sua ta odol gorria! Naga ta ikara, —ez bazetorren sua eragoztera.
Becas, Charles, Harrazpi —1847-1911—
- LARRESOROKO SEMENARIOA (1896)—Murde Hirart-Urruty, huna azken pertsua,
—Axularrekin baituzu jakitate bertsua,
- VARIÉTÉS (1907)—Goraintziekin pertsuak ez ditut ez ahantzi,
—Hil da sua? Gan da kea!
—To musua! Hik bakea!
Belzuntzeko Bizkondea
Benito, Jon —1981—
Berrizbeitia, Luis —1963—
- LEPOA ETA EZPATA (1992)—Gure lehen musua da azkena.
—Gure lehen musua da azkena. —Gure lehen musua da azkena. —Gure lehen musua da azkena. —Gure lehen musua da azkena. —Gure lehen musua da azkena.
Borda, Itxaro —1959—
Cano, Harkaitz —1975—
Casenave, Jon —1957—
Davant, Jean Louis —1935—
Duvoisin, Jean —1810-1891—
Egiategi, Martin
Eguzkitza, Andolin —1953-2004—
- HITZAK (1993)—estalpe xume eta amoltsua
Elizagarai, Biktor —1816-????—
- LANGILEA (1859)—Deskantsuan gostuz pausatzea,
—Deskantsuan gostuz pausatzea. —Zoin gostuz den pausuaz gozatzen,
Elizalde, Jean —1883-1961—
- HEMENGO MANERA (1916)—Aspaldian hemen naiz suan ardiz erdi
—Deusik ez zen ageri baizik eta sua —sua hemen, han sua. Oi, zer infernua! —Harrituak bezala sartu ginen suan
- HIRIKO MANERA (1917)—"Eskual Herri gurea, zer parabisua!"
Elizanburu, Jean Baptiste —1828-1891—
Erdozaintzi-Etxart, Manex —1934-1984—
Estankona, Igor —1977—
Esteban, Mari Luz —1959—
- AMAREN HERIOTZAK LIBREAGO EGIN ZUEN (2013)—Harekin izandako eztabaida sutsua, urteetako jarduna, da abiaburua.
—Bitartean, laztanak eta kariñoak egiten dizkio, konpartitu ere barreak eta irakurgaiak, eta eztabaidak, sutsuak, kupidarik gabeak. Semea ere horrela libre izaten ikasteko gai izango ote den itxaropenean, eta hotzikaran.
Etxahun —1786-1862—
- OFIZIALENAK (XIX. mendea)—Halere hañ haie maite, nula artzañak otsua.
Etxahun-Iruri —1908-1979—
- DONOSTIA (1977)—Bortüz heñbat satisfatürik itsasoz menguatia
Xibero lo etan ützirik bürütü dit juraliltia Hendaia eta Iruñen gaintik ikustera Donostia Ta ber denboran besarkatzera hanko anaie maitiak Ilüsitürik hantik horra niz, haiñ beita xarmagarria
Larrazkeneko egün eder bat bazter güzik koloretan Itsasua bake handian bere zilarezko arropan Barka xuri eijer aldian bat hurrin goxoki jünpakan Ni haier soz amets batetan gogua pentsamentükan Posible deia badiren martirak lekü maithagarri hortan?
Basitza ezinago ederrez handitzez dua herria Haize gaixtuer bühürtzeko fierrik baditü mendiak Baten kaskuan amiragarri Birjina Dona Maria Haren onduan leihotra eder bat mundian paregabia Zer balio dü edertarzünak ez bada libertatia?
Arrüetan mündü oste bat nahas zahar eta gazte Poliza gizun ulün saldo bat Eskualdün garbien arte Kafeterietan edari franko, bena ez kantorik bate Bazterrrak irus üdüri ziren, bena zü hor bardin trixte Zure egiazko istarzüna, O Donostia!, nuiz date?
Urtiak zale baduatza, laster jinen da berria Zuiñek ekarriko beteikü arauz Donostiar maitiak Bakian esperantxarekin osagarrri, pazentzia Aski bertute begiratzeko argi Eskualdün fedia Anaie gira eta izanen, berriz arte Donostia
Etxamendi, Manex —1873-1960—
Etxarte, Hedoi —1986—
Etxebarria, Juan Anjel —1934-1996—
Etxebehere
- ABERATSA (1858)—Gerlari da ikusi gabe sua,
—Gertaminek ez kausten itsua, —Sehaskatik aitoren semetsua, —Aberatsa nihoiz zorritsua.
Etxeberri, Agustin —1849-1890—
- DESERTURRA (XIX. mendea)—Buru-kolpe itsua, hik egun batzuengatik,
Etxeberria, Martin —1974—
Etxeberria, Patxi —1900-1989—
- HASERREA (1937)—Hilik dut anai maite, Artxanda gainean:
Auzoko kankailuak jo dit saihetsean. Amak garrazki du min orain bihotzean... Hain gure genuena geron baserrian.
Akerrek sortu zuten guretzat gudua: Uste zuten zutela laguntzat zerua. Hain zitzaien horrela harrotu burua... Bitartean hura zen euskaldun osua. Azkeneraino eutsi, hil behar-ta ere:! Eginkizun ederra oso zuen bere. Eskaintz gaizkatzailea egonarriz bete... Guztiak ez egiten beste horrenbeste.
Lagunei esan zien: Hobe da, zoazte! Aberriari zabal etorkizun ate. Zuen seme-alabak bitez elkar-maite... Eraso zakarrean irauna bezate.
Euskotar aho-zuri, bildotsak bailiran: Nahiago nikek orain indarrean izan. Ahitu zaidak arnasa, horren pixka nintzan... Jainko! Hartu nazazu sutopa bainintzan.
Anaiak ez zidan, ez, aberria saldu... Bitartean, ordea, bere buru galdu. Eskaintz haundia dio Goi Jaunak onartu... Alargun onak ezin seme zintzo ahaztu!
Etxeburua, Arantza —1966—
Etxeto, Joanes —1801-1887—
Etxezaharreta, Lucien —1946—
- PONTRIQUE (2012)—halere sua beti pizgarri
- XOXO BELTZAREN KOPLAK (2012)—Handik hara haraindian
arkaitz neketsuen maldan ur harroen harramantza.
Jauregi ate herdoila ostalarien alkola oihanean ilun huntza.
Gauetik dator dirdira oraindik xuxen mizpira bide sahetsez ortzantza.
Iragan labur bizia agurtzeko nekezia gaztetasunaren dantza.
Egian dela alegia urrundu da aurpegia dena bilakatu latza.
Begia dagola idor besteeri dela dena zor noiz nola geroaz mintza?
Joan ziren gure denborak atzerritar orai haurrak hustu da ene baratza.
Mundu oro erroz gora zentzuduna da eroa pikoan dela laratza.
Dena delarik ahanzten haurrek apoak gidatzen lantzak zilatzen sahetsa.
Oihalak oro urratzen suak dena du garbitzen soilik da gelditzen hautsa.
Haizeak hau barreatzen oroituz ere lotsatzen gogoan da xume hatza.
Handik hara haraindian arkaitz neketsuen malda ur harroen harramantza.
Etxezarraga, Jesus —1953—
- NIRE AZKAZIAREN HARIA (1978)—ta suteko behesuak burruzari heldu
- VIA CRUCIS (1978)—Aurpegiko ximur luze ebagitsuak ta baltzunea herioen begiondo ilunduak hartu
—Gero, ile mataza more sugetsua ta arrakada eraztun basoa astindu
Fernandez de Larrinoa, Kepa —1958—
Garbizu, Daniel
Garde, Luis —1961—
Gerediaga, Jon —1975—
Gil Bera, Eduardo —1957—
Goietxe
- EZKILA (1875)—Sua nonbait, nonbait etsaia agertzen da,
Goikoetxea, Jule —1981—
Gorostarsu, Jean —1829-1868—
Gorostarzu, Ione —1984—
- ASKO IBILI OHI DIRA (2012)—Asko ibili ohi dira ene gorputzean sartu-ateran
maitasunaren izenean aterik jo gabe batzuetan bisita laburrean besteetan
Amodio batzuk buruan sartzen zaizkit eta kontu kontari aritzen bakarrik nagoela ere horrelakoetan maitasuna geldoa da txiskeroarekin ere pizten ez den txinparta
Beste batzuk bihotzera doaz zuzenean eta odolezko ibaiak azalean zehar barreiatzen ditu horietan sentimendua indartsua, beroa da egur onarekin egindako sua
Badira hanka-tartean baino sartzen ez zaizkidan gonbidatuak ere kafea hartzen geratzen ez direnak horietan maitasuna gartsua da egunkari orriekin egindako suaren moduan bat-batean hazten da indartsu baina itzali ere, berehala itzaltzen da kerik, errautsik utzi gabe
Gorrotxategi, Aritz —1975—
- ARKUA ETA GEZIA (2011)—Bere esku herdoilduen itzala buztinezko gihar bat da, hotza, taupadatik gero eta urrunago.
Orratzak. . .
Nola arkua eta gezia tenkatzen da eguna amonaren hezur-haragietan.
Puntua egin eta desegin, beti esperoan.
Ispiluan, gezurrik ez. Alferrikako irribarre bat akaso, gainerakoei biz¡rauteagatik. Eta malkoak, bularrak eskaintzen duen gauari baino, bere buruari erruki. Nor, ordea, errukituko da amonaz amona bera izan ezik? Gainerakoak hil egin dira.
Haatik, azken irribarrea zintzoa da, bazekien eman eta kendu egingo zitzaiola. Pisuak bultzatu osteko erorialdian, bere haz¡ propioan bare, begi garbiz maite ditu zerua, zelaia, herria eta pago-ilarak, eman eta galdutako musuak, seme-alabak...
Jakin bazekien agindutako egunak unibertsoa zirela, taupada eta bera diren bezalaxe.
Egin eta desegin...
Guillan, Oier —1975—
Hegi, Txomin —1956—
Ibarguren, Mikel —1967—
Ibarrart, Piarres —1838-1919—
- ITSUA ETA SASTREA (1892)— Adi dezan bertsu bat itsuak emana.
— Irri faltsuan dago leihotik begira,
— Sastreak bere baitan: Itsuak etzakik
— Itsuaren agintza balios izan zen:
— Itsuak sastreari: To! errak egia
Igartua, Ivan —1972—
Iñarra, Aitxus —1955—
- GU GARA (1985)—suarekin sortutako indarra
Iraola, Bitoriano —1841-1919—
- ARRANTZALEA (1902)—ez eta're aize indartsuak;
—biurtuko dira gozotsuak. —ugumarrak kantu eztitsuan,
- ZEÑEK ESAN? (1907)—Baldinda esan ez baziraten Euskal Erriko maisuak
—gure bertsuak danak zirala txarra baña txarraguak,
Iratzeder —1920-2008—
Irigaray, Jose Anjel —1942—
Irigoien, Imanol —1940—
Ithurralde, Piarres —1901-1985—
Iturbide, Amaia —1961—
- LEIHO-BARRENEAN
(HERRI ZAHAR HONEN MIN HARROAZ) (1992)—nola murrailak argitsuak izan ez zitezen
- J-ri (1994)—nire nahi boladatsuak hire nahien zerrendan
—nire imentzio lainotsuak hire aurpegiko ostarteen artean —nire irudimen brokatua hire adimen abartsuaren parean —nire irudi ustetsuak hire lasto koloreko kapelaren hegatsean
Iturriotz, Ander —1961—
- ZUGANA NENTORREN ARRAPALADAN (2002)—Arrosa basatiak nekartzan esku ahurretan. Odoletan arantzak, odoletan zalantzak, odoletan begiak zure burdinaren gorian atxikiak. Musua nekarren, zuretzat, haragi bizi, pozoi garratza nekarren ezpainetan, inorentzat ezin isuri.
—Gogoan ditut oinetako gorriak, eskuan. Gogoan, soineko arina gorputz haragitsua tolesten. Gogoan, zure ile askea bizkarrera ura bezala erortzen.
—Denbora jeloskorrak bereizten al gintuen? Ez baitu baimenik ematen, denborak, berea bakarrik den iragana orainera erakartzeko. Oraina irensten baitu, denborak, etorkizun itxaropentsua doan oparitzeko.
Izagirre, Iban —1985—
Izagirre, Koldo —1953—
- BAINA (1976)—gizonek sua edaten dute
Iztueta, Ibai —1977—
Iztueta, Juan Ignacio —1767-1845—
- KONTXESIRI (1806)—bainan pentsamensua beti aldrebes
Iztueta, Paulo —1941—
- ZORIONA (1979)—musuak ezpainetan egindako zauria.
Jautarkol —1896—
Jimenez Maia, Josu —1967—
- NEGUA (Zatiak) (2011)—Suari beha
hegan dohakit gogoa erre gaberik
Muxarrak lotan enbor ihartuetan: hilak bizirik
Lurmen hasiak itxaropen haziak beti alderrai
Lurrundutako kristalean arrasto horixe nauzu
Izotz ziri bat hegitik zintzilika sosegua da!
Juaristi, Felipe —1957—
- TRISTEZIAREN TEORIA (1986)—Pisua da arbolen loa,
idien ildoa sakona den bezala. Isilpeko lapurra, guraizez horniturik arintzen diot loa, mozten dut anemona bat eta nire poltsikoak ametsez aberasten dira. Dardarez dira ezkien sustraiak, eta gaua irekitzen da heroi bentzituen zainak bezala.
Zuria da parkeetako bakardadea.
Hiriaren denda ostean desioen estraperloa, pasioen sal-erosketa eta adur gutxiko deabruak erabilitako arimaren bat errentan.
Nire bihotza ilargi-olatuetan bertan behera utzitako eguzki-lorea da, elurraren parean.
Hiriak ateak irekitzen ditu eta bere laberintoetan melankolia zabaltzen da, smog-lainoa balitz bezala.
Zumezko otarretan itxita dago isiltasuna.
Nire gorputza? Zure bularretako lilien artean aurkitu nahi nuke. Zure begien zukunean.
Loretu, zure haranean.
- REDAKZIOAN (1986)—lanaren asperra eta pisua,
Kamusarri, Jean Baptiste —1815-1842—
Kerejeta, Maria Jose —1961—
Landa, Josu —1960—
Larrea, Angel —1960—
- HARKADIA (2004)—ametsen paradisua.
—Harkadia zoriontsua.
- ZUHAITZA (2004)—Sua edo Vulkano jainkoa, bestetik.
Larretxea, Hasier —1982—
- KONFINAMENDU MUGETAN (2011)—Konfinamendu mugetan
plastikozko ontzi baten gainean, kandela bat zintzilikatzen da.
Ez dago putz egiten duenik. Inork ez du urterik betetzen. Denbora hornidura itxaropentsuez arpilatua da.
Gertatu berri den historiaren sustraia sostengatzen ez den tokian, iluntasunak, linea elektrikoari pultsua irabazten dio.
Maindireek naturaren murruen zauriak ikusten uzten dizkigute.
Ez dago destinurik biderik ez dagoenean.
Deskonposizioan dagoen haragia zapaldu gabe ibili ezin den tokian, oroitzapenak, bi metro lur azpian.
Suntsipen eskalen adostasun ezak minatutako esperantza, gorpuak aldizkakotasunak direnean.
Beldurra ez da mugakide, arnastu daitekeen oxigenoaz metroz nehera, familia albuma birrintzen denean.
Ez dago azalpen enpirikorik grinez eta irrikez ez dakien zoriarendako.
Begiradaren planoa hondatua dagoenean, norberaren poltsikoak arpilatzen dira.
Axolagabetasunak ez du eraginik biziraupenarendako. Eguneroko bizitza irrikatzen duten sonambuluak, ahora eramateko zeozer.
Denbora, apokalipsi atzeragarria da, horrenbesteko iluntasun artean egunsentirik itzuliko ez denean.
- ARGI-ZUZIAREN ZELATA (2011)—Argi-zuziaren zelata
behe-laino zingiratsuan.
Larruak, adarrak, lumak, iragan baten emaria etorkizuneko uharretan.
Betiereko objektuen isiltasuna, berezko heriotzaren esku.
Oinatzetan birrintzen da biloa herrestaka daroan orkatilaren errituala.
Zeozer suntsitzen da eulia pausatzerakoan.
Lizuna arterian. Zelatan diren kantoiak.
Mentura, atsekabetasunaren ispilu.
Lasa, Amaia —1948—
Lauaxeta —1905-1937—
- ARTXANDA GANIAN (1931)—Lausua ta kia toki gustijetan:
- ITXASORA! (1931)—Euzkoen itxasua!
- MENDIGOXALIARENA (1931)—sugarra dira basuak.
—Sugarra basuak eta —zidar argija itxasuak. — Ikaraz duaz usuak,
- AZKEN OYUA (1937)—Baña, Jaun altsua, orain ken nai nozu?
—aberri-opazko eriotz mosuak!
Lauzirika, Txili —1975—
Lekuona, Juan Mari —1927-2005—
- PORLANDI (1966)—Arbaso zaharren sua itzaldu.
Lete, Xabier —1944—
Linazasoro, Karlos —1962—
- GAUR BAKARDADEAK (1989)—Udazkenaren behatokitik izar itsuak begiztatzen dira
- BIOK GAREN MAITASUNA (Zatiak) (2010)—Ez eskatu ezer:
oro emanen dizut deus handirik ez
Belar metaren barrutik orro dagi neure gogoak
Xirimiria. Zerkausian, ateri, musu jolasak
Hitza biluztuz gorpuzten da haikua. Negua legez
Itsu-itsuan nago izarrei begira zu hemen eta
- HIL ZARA, AMA (2012)—Hil zara, ama,
gauaren muga-multan. Zure kopeta loredi bat zen musu eman dizudanean. Hitzak eta malkoak etorri dira jarraian, eta zuritasunaren labana. Zeri begira zaude, ama, begi-zimurretatik? Aitak erakusten dizun bideari, akaso? Zoaz orduan, zoaz, hegan gugandik gora, gure barrutik guganago, aita gure zainetan baitago, atsedendua eta biluzik, zure izena ereiten, ubide guztietan oihuka, ¡a-¡a isilik, paradisua izan dadin biontzat errezo eta aberri, putzu orbel eguzki-lore katagorri, bizi berri bat beti-betiko.
- OROITZEN DUDANA (2012)—Jada
oroitzen dudana naiz soilik. Egina nago, osoro hezur eta elur, malko eta izpi, kolore, ezintasun, gorputz, arrastiri, ezpain.
Ez naiz gehiago izanen seme, ez naufrago inorengan,
ez zuhaitzago basoaren geometrian. Hemen dago naizen guztia, eta ez dut artean harrapatu hitz baten bularra, dirdai baten biluztasuna, euriaren mami argitsua.
Nork maite nau hain koldar, hain nekaturik, hain zauriturik umezurztasunean?
Lizardi, Xabier —1896-1933—
Lopetegi, Joxe Mari —1875-1942—
- EKAITZA (1936)—egun beltz ta pozoitsua
—ekaitzakin erasua; —tximista gaixtoan sua —ujoldero Bidasua —gure herri dohatsua —eman genduen pausua; —bizitza hain erosua —gerez izan odoltsua; —hemengo nahaste osua —langile edo behartsua —diaurrun itxuratsua —ardi tartean otsua —gure inguru osua —nahiz izan bihotz jasua —hura bizitza pisua! —leial eta mamitsua —behartsuaren laguntzalea —zer gizarte indartsua —militar gaizto faltsua! —bekaizkor ta xitaltsua —anai prestu bulartsua,
Lopez-Mugartza, Juan Karlos
Lujanbio, Jose Manuel, Txirrita —1860-1936—
- ANTXOKO HUELGA (1919)—bainan ez ziran horko maisuak Oiartzundik etorriak;
- NORTEKO TRENBIDEARI (1931)—piska-piska bat harrek graduak bajatu zizkan suari;
—«Prezisua al da beti kalderan kiskaltzen egon beharra? —Ez daukat beste alimenturik: sua, kea ta txingarra; —Berari be'ira jarri zitzaion zabaldurikan besuak, —arrazoi hori ontzat hartu du eletrikako maisuak: —«Badakit zure gau ta egunak dirala lastimosuak, —hori egia esan badezu itzaliko di'a suak».
Madariaga, Juanra —1962—
- BADAEZPADA (2001)—Eskuinean ilargiaren irla, puma guztien azken paradisua.
Makuso, Juan Ramon —1961—
- NORA EZA (2004)—Maitasunaren beroak, suak
Manterola, Gabirel —1890-1977—
- ZIÑESGEA (1921)—Oyan itsaltsuan bidekatuta
—ozantz itzaltsua entzun dau goyetan,
- UDAZKEN-OLDOZKUNA (1921)—doyan ontzi bat indartsua.
Mariskal, Martxel —1964—
- ETXE GATZATUAN (2017)—geldi piztiaren mutur satsua
- MUNDU PARALELOAK (2017)—Aitonaren sare hezearen gainean gaude. Denboraren edabe pozoitsuak inolako eraginik ez gugan. Haurraren eta aurrerago gaztetxoaren zentzumenek jaso eta jositako arnasa eta korapiloa nigan dira oraindik, gaur ezin biziago. Oin biluzien dantza mingarri-gozoa, isila, sekretua, arroken azal ziztatzailean. Itsaso urruneko uhina, eta berdin zure adats eta garondoko usaina, bidezidor honetan, betirako.
Markiegi, Peli —1905-1946—
- BURU ETA BIHOTZ (1951)—Nora bidean? Nori jarraituz? Zeren bila halako suaz?
Markuleta, Gerardo —1963—
Maruri, Erramun —1884-1966—
Meabe, Miren Agur —1962—
Mendiage, Jose —1845-1937—
Mitxelena, Salbatore —1919-1965—
Montoia, Xabier —1955—
- HERRIMINA (1988)—bere bizkar fosforargitsuaren ukipenak
Monzon, Telesforo —1904-1981—
- GERNIKA (1940)—Entzun, entzun suaren zarata...
Muñoz, Joxean —1957—
Mutiozabal, Aritz —1980—
- GORREN DANTZALEKUAN (2013)—Gorren dantzalekuan zigarroen kea entzuten da,
konbinatuaren izeberga urtzen doan erritmo berean Droga merkeek ez dakizun hori anplifikatzen dute zentzumena berreskuratu duzula sinestaraziz Sumatzen duzun bakarra bihotzeko taupadak dira areagotzen pixkanaka - p i x k a n a k a Zoriontsua zara, gainerakook sentitzen duguna bizi duzula pentsatuta, eta asko gerturatu zara une batez, bozgorailu okerretik Gaur entzun duzunari isiltasuna deitzen diote jakintsuek; niretzako beldurra da
Nabarro, Omar —1953—
Olasagasti, Eneko —1960—
- DONOSTIA (1985)—eta mozkor ospetsuak. Ez,
Onaindia, Santi —1909-1996—
Orixe —1888-1961—
Ormazabal, Joxantonio —1948-2010—
- TRENA (2007)—Musuak.
- ESANGO DIZUT (2007)—Esango dizut
behin entzun nuena: asko daukana baino aberatsago dela gutxi behar duena.
Esango dizut behin entzun ez nuena: gutxi daukana baino behartsuagoa dela asko behar duena.
Otaño, Pedro Mari —1857-1910—
Otxalde, Joanes —1814-1897—
Otxoteko, Pello —1970—
Perurena, Patziku —1959—
Rekalde, Paddy —1964—
Rikarte, Isidro —1955—
Rojo Cobos, Javier
Rozas, Ixiar —1972—
San Martin, Juan —1922—
Santa Cruz, Jabi —1964—
- EKAINA (2009)—Axpuruko arbustuak
pinportaz beterik berriro.
Adarren mutur bigun-bigunak lehertzeko zorian beste behin.
Pinportatxo bakoitza lore singlea izango da laster.
Sanjoaneko lorezko elurtea gainean dugu berriro.
Urtero bezala, lepoa biluzik mandioa hutsik harrapatuko gaitu.
Arbustuak loratzeko tenorean poxpolina joan doa ekialde gordinera.
Sorlekura doa poxpolina, itsu-itsuan, habia gorrotatuz, kumea eta guzti.
Naturaren lege gaiztoari men eginez, badoa ilargi beteko gauez.
Oihu lazgarria, oihu zekena, alferrekoa den oihu miserablea egitea dago.
Axpuruko arbustuak pinportez beteago, eta nire pena lodiago, larriago.
Malenkoniak erretako bideak bakardade izugarrian atsekabez korrituak.
Luma galduak deslai haizearen jostailu.
Axpuruko bidea, poxpolin gabea, lore-hautsez samur, simaur.
- NEGU GORDINAREN BALADA (2013)—Mara-mara ari zuen kanpoan:
ate ostean, armak bero oraindik. Meta odoltsuan pilaturik hegaberak.
Eskuak arin eskuak trebe lumatu ez: larrutu egiten zituzten hegazti mengelak.
Mugimendu neurtuek, ikasiek, eskuineko metatik txoria jaso, eskuineko metara jaurti gorpua.
Lumak, azala... sutara. Mara-mara ari zuen kanpoan; ate ostean, armak bero oraindik.
Santisteban, Karlos —1960—
Sarasola, Beñat —1984—
- HILDA DAGO (2007)—Hartu al diozue pultsua?
- BIHOTZAREN GEOGRAFIA (2007)—bihurgune arriskutsuak dituztenak.
- MUNDUAREN EGOERA (2007)—zure balizko musuak
- ORDUAK (2009)—Gero pentsatu zuten mugimendu altermundista ez ote den burgestxiki gazteen azkeneko inbentoa. Neohippiak, ordea, zoriontsuak direla gogorarazi du hatz koskorrarekin mahai gainean jotzen zuen bitartean. Eta zenbatzen hasi ziren: Seattle, Davos, Praga, Bartzelona, Kopenhage...
Sarasola, Ibon —1946—
Serrano, Asier —1975—
Suarez, Castillo —1976—
Tapia, Alexander —1899-1957—
Trintxerpe, Gorka —1947—
Unzueta, Sorne —1900—
- NIRE HERRIA (1932)—goiko argiak orain dagoz dizditsuak.
Uribe, Kirmen —1970—
- IBAIA (2001)—Laugarren pisuan emakume nagusi bat
Urkia, Maite
Urkizu, Patri —1946—
- BABEL (1984)—badakiat poblua dela zoriontsua,
Urretabizkaia, Arantxa —1947—
- SAN PEDRO BEZPERAREN ONDOKOAK 1 (1972)—Piztuko dugu sua
—ahotik sua zeriola, —baina haren suak, —aho sutsuaren kiratsak, —sua tristatzen ari da. —piztu nuen sua,
Urrutikoetxea, Urtzi —1977—
- GALDERA (1997)—agiria faltsua zeneko zantzu ttikiena igarri izan baliote.
- MUXAR DEMOKRATIKOAK (1997)—Gatibu zoriontsuak egin gura gaituzte,
Valverde, Antonio, Ayalde —1915-1970—
- HUTSA (1959)—erti-aitzindari sutsua.
Zabala, Ibon —1974-1995—
Zabala, Karlos
- ARGI BILA (1994)—Umetan ez zela zoriontsua izan
Zaitegi, Iokin —1906-1979—
Zarate, Mikel —1933-1979—
Zelaieta, Edu —1973—
- AUTOBIOGRAFIA (2010)—Erdara dut ama-hizkuntza:
amaren bularretan nengoela, gaztelania eztitsua aditzen nuen hain beharrezko eta hain gozo hartzen nuen esnearekin batean.
- BLUES ARINA (2010)—Nahita okertuko naiz
nahiago baitut zamaturik bizi betiereko itolarrian baino. Nahiago baitut hatsa hartu zama bota ondotik ezen ez hatsanka bizi lasterrari eman gabe.
Nahasiko naiz behin baino gehiagotan ibilera makurtuko zait aldi batez makilakada bat edo bertze jasoko dut bidean urrats akastuna egiteagatik.
Hanka sartuko dut heroi baten antzera, belauniko eta aldarrika, gezi pozoitsua ene errai zaurituetatik atereaz.
Zubeldia, Koldo —1957—
Zubimendi, Joseba —1898-1939—
|
|